Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan ez dago bandera gorririk eta, orotara, hamar bandera hori daude gaur

Bizkaiko hondartza
Europa Press
Actualizado: jueves, 16 agosto 2018 12:14

DONOSTIA, 16 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gurutze Gorriak jakitera eman duenez, gaur ez da bandera gorririk izango Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan. Horrenbestez, bainua ez dago inon debekatuta. Dena den, arduraz bainatzeko adierazten duen bandera horia dago Bizkaiko zazpi hondartzetan: La Arena, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil, Laidatxu, Toña, San Antonio eta Karraspio. Gainerako hondartza bizkaitarrek bandera berdea daukate gaur, hortaz, bainu librea da horietan guztietan. Itsasbehera 15.00etan izango da, eta itsasgora 21.15etan.

Bestalde, hiru bandera hori daude Gipuzkoako hondartzetan: Orion eta Donostian (Zurriolako Sagües zonaldean, Ondarreta eta hondartzako Tenis zonaldean). Azken horietan "arretaz bainatu beharko gara uraren kalitatea ez delako egokia", Gurutze Gorriaren esanetan: "beraz, gomendatzen dugu bainua 10 minutukoa izatea eta uretatik atera ondoren, dutxatzea". Itsasbehera 14.50etan izango da eta itsasgora 21:11etan. Uraren temperatura 23ºC-koa da eta afluentzia gutxia dugu kostaldean.

Azkenik, korronteei buruzko gomendioak eman ditu Gurutze Gorriak. "Kontuan izan behar dugu prebentzioaren garrantzia; horrexegatik, ez dugu inoiz korronteen aurka igeri egin behar. Korronte batek eraman egiten gaituela nabaritzen dugunean, hondartzaren paraleloan igeri egin behar dugu eta behin korrontetik aterata, itsasertzera igeri egin".