Bizkaiko Foru Aldundiak ia 580.000 euro bideratuko ditu Bilboko Euskal Museoaren jarduerak diruz laguntzeko

Actualizado: martes, 12 abril 2011 18:24

BILBO, 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak ia 580.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du aurten Bilboko Euskal Museoak egingo dituen jardueren zati bat diruz laguntzeko.

Foru erakundeko Kultura Sailak honelako ekimenei laguntzeko beste modu bat dela ulertu behar da Bilboko Euskal Museoari ematen dion zenbatekoa, bere arduradunek adierazi dutenez.

Zehatzago esanda, Bilboko Euskal Museoaren 2011ko programa, besteak beste, hauetan oinarrituko da: "Eulalia Abaitua. Retrospectiva", "Cónsules del Consulado de Bilbao" eta "Unamuno. Sentimiento y Paisaje" aldi baterako erakusketetan, "Carnaval King of Europe II" proiektuan parte-hartzean, lehen solairuko klaustroaren erakuste-espazioaren berregituraketan eta argazki-funtserako kontserbazio eta artxiboko materialean.