Bizkaiko Foru Aldundiak Mungian duen Ogasuneko bulegoa berriro dago irekita,

Actualizado: viernes, 16 septiembre 2011 16:18

BILBO, 16 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak goitik behera berritu du Mungiako Herribide kalean dagoen Ogasuneko bulegoa, 592.438,64 euroko inbertsioa egin eta gero, eta gaurtik aurrera irekita egongo da berriro. Lan horiei esker, herritarrek Mungian bertan egin ahal izango dituzten Bilboko bulego nagusian egin daitezkeen izapide ia guztiak.

Foru erakundetik adierazi dutenez, 227 metro koadroko bulegoa zaharberritzeko lanak amaituta, bertan egin ahalko dira bai izapide hutsa diren eragiketak (besteak beste, ziurtagiriak, ordainketa-gutunak edo inprimakiak), bai eragiketa konplexuagoak (adibidez, zerga-betebehar guztien gaineko informazioa lortzea, zergei lotutako zenbait eragiketen inguruko kudeaketa eta errentako errekurtsoak berehala ebazteko recursonet sistema).

Herribide kaleko 5 zenbakian dago Ogasunaren bulegoan, eta, gaurtik aurrera, bi administrarik, bulegoko arduradun batek eta likidatzaile batek egingo dute lan bertan. Talde horrek erantzungo die bertara hurbiltzen diren herritarrei. Bulego berriak ordezkatu egingo du zaharberritze-lanak egiten ziren bitartean Bizkaiko Foru Aldundiak Trobika kalean behin-behinean ireki zuena.

Iaz, 15.000 pertsona hurbildu ziren Mungiako bulegora eta haien %97ri 15 minutu baino gutxiagoan erantzun zitzaion. Gainera, errentako azken kanpainan errentako 500 espedientetik gora ebatzi ziren Mungiako bulegoan.

Ogasuneko Foru Sailak zortzi bulegoko sarea du Bizkaian, herri hauetan: Barakaldo, Portugalete, Basauri, Getxo, Durango, Gernika-Lumo, Mungia eta Balmaseda. Horrela, jendea hartzeko zerbitzuak deszentralizatu eta herritarrengandik hurrago jartzen dira. Mungiako bulegoa berriro zabaltze hau Aldundiak duen plan baten barruan sartzen da: Aldundiaren instalazioak modernizatzeko eta haien eskumenak handitzeko planaren barruan.