Bizkaiko Foru Liburutegia erredakzio bihurtuko da urriaren 19an egingo den edizio tailerrarekin

Edizio tailerra eskainiko du Bizkaiko Foru Liburutegiak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 10 octubre 2011 16:00

BILBO, 10 Oct. (EUROPA PRESS) -

Aldizkari bat editatzeko tailer bat egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian urriaren 19an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Bilbon. Helburua da 16 urtetik gorako gazteek ezagutu eta ikasi dezatela zelan egiten den aldizkari bat, jolas baten moduan ikasi ere. Dani Maiz ilustratzaileak emango du ikastaroa.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, tailerra euskaraz izango da, eta aldizkari bat argitaratzeko beharrezkoak diren lan guztiak ezagutu ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

Horrela, azala diseinatzen, testuak idazten, argazkiak egiten, publizitatea eta iragarkiak, edo marrazkiak sartzen ikasiko dute, besteak beste. Gainera, offset edizioa egiteko beharrezkoa den maketazio digitala nola egiten den ere ikasiko dute. Izena emateko epea urriaren 17ra arte dago irekita.