BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -
Ikasturte amaierako azterketa garaia hurbil dagoenez, Bizkaiko Foru Liburutegiak, urtero egiten duen bezala, ikasketa gelaren ordutegia zabalduko du gaurtik ekainaren 7ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.
Horrela, liburutegiko beheko solairuko ikasketa gelak honako ordutegi hau izango du tarte horretan: 8:30etik 22:00etara astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 22:00etara larunbat eta igandeetan.
Neguko ordutegia, berriz, hau izaten da: 8:30etik 20:30era astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 13:30era larunbatetan. Halaber, udan zehar 8:30etik 19:30era egoten da irekita astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 13:30era larunbatetan.