Bizkaiko museoek hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen egunetan, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Actualizado: jueves, 12 mayo 2011 19:48

BILBO, 12 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko museoek hainbat ekitaldi antolatuko dituzte maiatzaren 13, 14, 15 eta 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Era askotako ekintzak izango dira, hala nola bisita gidatuak, tailerrak, jolasak, kontzertuak, dokumentalen emanaldiak edo jatekoen dastaketa.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008tik sustatzen ditu ekintza hauek, lurraldeo 41 museoekin koordinatuta, "museoak gizartearen eta haren garapenaren zerbitzura dauden eragile aktiboak direla eta gizartean garrantzi handiko zeregina dutela uste baitu".

Modu honetan, Bizkaiko gune kultural hauek jardueren egitarau bat prestatzen dute Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan, herritarrei eskaintza berezi bat egiteko. "Eskaintza doakoa, berezia eta zabala da, egun horretarako berariaz prestatutakoa", adierazi dute foru erakundetik.

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatuko da aurten, "Museoak eta memoria" goiburuarekin. Egun honen helburuak dira museoen ahalegina eta ekimena egun zehatz batean birtualki bateratzea, haien ondarea erakustea, ondarea beste modu batean eskaintzea eta, azken finean, ondare hori ezagutzera ematea.