Bizkaiko Ogasunak 2.988 milioi euro bildu ditu maiatza arte, iaz baino 84 gehiago

Dirua
ACEA - Archivo
Actualizado: lunes, 18 junio 2018 13:53

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Foru Ogasunak 2.988,6 milioi euro bildu ditu zerga itunduen bidez urtarriletik maiatzera, hau da, iazklo aldi berean baino 84,1 milioi euro gehiago (%2,9 gehiago), foru erakundeak jakinarazi duenez.

Bildu den kopuru osotik 1.270,4 milioi euro zergapetze zuzenari lotuta daude, iaz baino 72,3 milioi gehiago (+%6,0. Kontzeptu nagusien artean, Sozietateen gaineko Zergaren kasuan (150,0 milioi), bildutako kopuruaren hazkundea %20,9 izan da, eta PFEZaren kasuan (1.084,9 milioi), %5,5.

Halaber, maiatzean, Errenta kanpainaren lehen hilabetea gainditu denean, PFEZaren kuota diferentziala -243,3 milioi eurokoa da, aurreko urtean egon zenaren antzekoa, orduan -246,9 milioikoa izan baitzen.

Zeharkako zergen bidez egindako bilketa 1.576,4 milioi eurokoa izan da, 2017an baino 157 milioi gehiago (+%11,1). Zeharkako bilketaren barruko kontzeptu nagusienen artean, kudeaketa propioko BEZaren bilketa 1.242,7 milioi eurokoa izan da (+%13,6), eta zerga bereziena 422,4 milioikoa.

Bestalde, maiatzean zenbatetsita dago Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekiko doikuntza, eta horren ondorioz, Bizkaiak 209,9 milioi euro ordaindu dizkio Gipuzkoari, eta 81,8 milioi Arabari.

Tasetan eta beste sarrera batzuetan bilketa 24,5 milioi eurokoa izan da, 2017ko aldi berean bildu zen munta baino 4,5 milioi gutxiago. Horrela, Kudeaketa Propioko Zerga Hitzartuen kasuan, bilketa %8,5 hazi da, eta 2.871,3 milioi eurokoa izan da.

Azkenik, Estatuarekiko doikuntzak zenbatetsi ondoren (horien barruan Bizkaiak 215,7 milioi jasotzen ditu BEZaren doikuntzagatik eta 88,5 milioi ordaintzen ditu zerga bereziengatik), maiatzera arte bildu den kopurua 2.998,6 milioi da, eta zergen arloko sarreren aurrekontuaren betearazpen maila %40,4koa.