Bizkaiko udalerriek gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko bieojoko bat erabiliko dute

Jugando Con El Ordenador Portátil Al Videojuego Online World Of Warcraft
ADACTIO/FLICKR/CC
Actualizado: lunes, 11 julio 2011 17:21


BILBO, 11 Jul. (EUROPA PRESS) -

Getxo, Leioa, Erandio eta Uribe Kostak barnean hartzen dituen udalerrietan, euskararen erabilera sustatuko dute gazteen artean rola eta musika bateratzen dituen bideojoko baten bidez, Australiako antropologoa den Philippa Nicole Barrek asmatua Ipar Uribe proiektuaren barruan.

Bideojoko hau mundu mailan egindako ideien lehiaketa batetan izan da aukeratua eta Getxoko alkateak aurkeztu du astelehen honetan, Imanol Landak, Leioako Hezkuntza eta Politikaz arduratzen den kontseilaria, Jon Lazkano, Erandioko Gobernuko taldearen bozeramailea, Saioa Otxoa de Alda, Uribe Kostako Mankomunitateko ordezkaria, Josu Landaluze, eta jokoa asmatu duen Philippa Nicole Barrekin batera.

Getxoko alkateak proiektu hau "Udaletxeetako eta mankomunitateko euskarazko zerbitzuen hilabete askotako lanaren emaitza" dela esan du, eta baita helbururik nagusiena 16 eta 25 urte bitarteko gazteen artean euskara sustatzea dela aipatu ere.

"Erronka hori" abiatzeko, eredu berriekin probatu beharra dagoela azpimarratu du, "originalak eta batez ere gaur egun gazteek dauzkaten interesei erantzuten dietenak" izan behar dutela, teknologia berriekin eta musikarekin erlazionatuak.

Landa konbentzituta agertu da euskarak "aurrera egiten jarrai dezan" esfortzuek bide horretatik joan beharra daukatenaren inguruan.

Proiektua nazioarteko mailan dinamizatu duen enpresak 27 proposamen eskuratu zituen, lehen aldian zazpi aukeratu zirelarik. Horien artean, irabazle suertatu zen Philippa Bar aurkitzen zen, "musika eta jokatzen dutenek sortu beharko duten istorio narratiboa uztartzen du"-en bideojoko bat aurkeztu zuelarik.

Proiektua elaborazio aldian dago oraindik gizarte agente ezberdinen ekarpenekin eta datorren urteko urtarrilerako prest izatea espero da.