Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du

Ibilgailu elektrikoa du Bizkaiko Teknologia Parkeak
Foto: Bizkaiko Teknologia Parkea
Actualizado: viernes, 20 enero 2012 15:27

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   SPRI Taldearen azpiegituren arloan integratua dagoen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du. Era honetan, ibilgailu mota honen erabilpena bere inguruan sustatzen eta bultzatzen lagundu nahi du, "garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien alde egin duen apustuan", bere arduradunek nabarmendu dutenez.

   Ibilgailua, bisiten joan-etorrietarako eta parkearen eguneroko zereginen garapenerako erabiliko dena, "Nissan Leaf" modeloa da eta gaur goizean jaso du Bizkaiko Parkeko zuzendari Txaber Ourok, erakundearen instalazioetan, Lejarza ibilgailuaren kontsezionarioaren eskutik. Emate-ekitaldian, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko presidente Francisco Berjón eta La Caixaren ordezkari Euskadin Jose Manuel Bilbao egon dira; banku-erakundeak ekimenean parte hartu du ibilgailua erosi ahal izateko 6.000 euro emanez.

   Edozein kasutan, hau ez da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen automobil elektrikoak jaso duen laguntza bakarra, Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) 6.000na euro eman dituzte ibilgailu elektrikoak erosteko dituzten laguntzen programen bidez.

   Hiru laguntza horiei esker, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak ibilgailu elektriko bat du, bere logotipo berriarekin egokitua. Joan-etorrietarako ezeze, mota honetako ibilgailuak garraio jasangarri eta berritzaile gisa sustatzeko balioko du langileen eta enpresen artean.

   Aurretiaz emandako pauso garrantzitsuez gain -esaterako, Jasangarritasun Foroa eta garraio publikoaren aldeko apustua-, gaurkoa Bizkaiko Parkeak garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien aldeko apustuan emandako pauso berria da.

   Azken pausoa 2011ko martxoan eman zuen erakundeak. Orduan, Repsolen eta Energiaren Euskal Erakundearen bidez Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren partaidetza duen ibilgailu elektrikoa kargatzeko IBIL sozietateari esker, bere instalazioetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune aurkeztu ziren.

   Egun horretan, IBILek -Nissan, Renault, Peugeot, BYD eta General Motors bezalako automobilen fabrikatzaileen lankidetza duen sozietateak- bere lehen urteurrenaren jardueraren balantzea egin zuen eta Euskadin zehar ehun bat ibilgailu ibiltzen direla zenbatu zuen. Gainera, 2011ren amaieran IBILek kargatzeko 100 gune zituen Euskadin.

   IBILen eta EEEren aurreikuspenen arabera, 2020. urtean Euskadik 43.000 ibilgailu elektriko eta kargatzeko 13.000 gune izango ditu martxan. Euskal teknologia parkeei dagokienez, egun gutxi barru, Arabako eta Donostiako parkeek ere bat egingo dute ekimen honekin eta beraien automobil elektrikoak jasoko dituzte.