Blas Fernandez bateria jotzaileak "Urbanetniko" bere lehen diskoa aurkeztuko du larunbatean Getxon

Publicado: viernes, 24 febrero 2017 18:13

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Blas Fernandez bateria jotzaileak kontzertua eskainiko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Getxon (Bizkaia), larunbatean, otsailaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean. Bertan, "Urbanetniko" bere lehenengo diskoa aurkeztuko du, eta horrekin, Neguko Bidaia zikloa amaituko da. Sarreraren prezioa bost euro izango da, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

Euskal Herri eta Espainia mailan aintzat hartzen den bateria jotzailea da Blas Fernandez, eta horren froga dira artista askorekin egin dituen birak eta grabazioak, besteak beste, Kepa Junkera, Mauri Sanchis, El Consorcio, Soledad Gimenez, Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil edota Mikel Urdangarinekin.

Gainera, nazioarteko musikariekin ere grabatzeko aukera izan du, hala nola Randy Brecker, Bill Evans, Dean Brown, Chuck Loeb, Steve Weingart eta Joey DeFrançescorekin.

Oraingoan, Getxon eskainiko duen emanaldian bakarka argitaratu duen lehen diskoa aurkeztuko du: "Urbanetniko". Kontzertua Getxoko Udalak antolaturiko Neguko Bidaia zikloaren azkena izango da.