Blas de Otero Fundazioaren "Imágenes para unos versos" hirugarren argazki lehiaketaren sariak erabaki dira

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 8 febrero 2012 19:11

BILBO 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak idazle bilbotarraren poesia ezagutaraztea helburu duen "Imágenes para unos versos" hirugarren argazki lehiaketaren saria Alvaro Escriche sevillarrari ematea erabaki dute. Martxoaren 15ean 96 urte beteko dira Blas de Otero jaio zenetik.

Epaimahaia Jose Fernandez de la Sota poetak eta Richard Bilbao argazkilariak osatu dute, beste aditu batzuren artean, eta lehen saria argazkilari zaletua den gazte horri ematea erabaki dute. Argazkilari sevillarrak "Historia de mi vida" poeman inspiratutako argazkia aurkeztu zuen. Poema horrek honako hau dio: "A los 53 años de mi vida comienzo a caminar de otra manera...".

Lehiaketak 160 argazki jaso ditu guztira, eta parte-hartzaileek Blas de Oteroren bertsoen bitartez mundua ikusteko modua argazkien bitartez islatu dute, poesia horiei gaurkotasun eta perspektiba berria emateko.

Bestalde, 20 urte arteko gazteen kategorian, irabazlea Mollet del Vallesen (Bartzelona) bizi den Laura Mucha izan da, "Tiempo de poemas" poeman inspiratutako argazkiari esker. Poema horrela hasten da: "Se me ha acercado una niña, y me ha preguntado ¿Qué es la poesía?...". Kategoria horretan 40 argazki jaso dira.

Contenido patrocinado