Blas de Otero Fundazioaren "Imágenes para unos versos" laugarren argazki lehiaketaren sariak erabaki dira

Argazki irabazlea
JAVIER MARTÍNEZ NAVARRO
Actualizado: lunes, 18 febrero 2013 13:42

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak idazle bilbotarraren poesia ezagutarazteko asmoz antolatzen duten "Imágenes para unos versos" argazki lehiaketaren saria Javier Martínez Navarro murtziarrari ematea erabaki dute. Martxoaren 15ean 97 urte beteko dira Blas de Otero jaio zenetik.

Epaimahaia Jose Fernández de la Sota poetak eta Richard Bilbao argazkilariak osatu dute, beste aditu batzuen artean, eta lehen saria argazkilari zaletua den gazte murtziarrari ematea erabaki dute. Argazkilariak, "Pido la paz y la palabra" poemaren "Del hombre y su justicia" olerkian inspiratutako argazkia aurkeztu zuen.

Gainera, antolakuntrzak jakinarazi duenez, 20 urte arteko gazteen kategorian, irabazlea Bilboko Ibarrekolanda BHIko ikasle talde bat izan da, Blas de Oteroren poema berean inspiratutako talde lanari eta argazkiari esker.

Lehiaketak 190 argazki jaso ditu guztira. Partaideek argazkien bitartez islatu dute Blas de Oteroren bertsoen bitartez mundua ikusteko modua, poesia horiei gaurkotasuna eta perspektiba berria emateko.