De 2 en Blues Band taldeak joko du gaur Donostiako 46. Heineken Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketa kontzertuan

De 2 en Blues Band
HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 11:08

DONOSTIA, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

De 2 en Blues Band taldea izango da gaur Donostiako 46. Heineken Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketako kontzertuen egitarauan. Saioa FNAC dendan izango da, iluntzeko 20:00etan, eta sarrera doan izango da aretoa bete arte, jazzaldi donostiarreko iturriek jakinarazi dutenez.

Miguel 'Lawyer' Gonzalez (ahotsa), Alfredo Benjamin Divo-Moses (bateria eta koruak), Mariano Bets Berastegui (gitarra), Patxi 'O'Clock' Ruiz (harmonika, gitarra eta koruak), Sergio 'Longfingers' Perez (baxua), Alberto Escualo Navascues (teklatuak, hammond organoa, pianoa) dira De 2 en Blues Band.

Esperientzia handiko seikotea da, musika afroamerikarra, rhythm & bluesa, soula, rock & rolla eta bluesa biziki maite dituena. Taldea bikote gisa sortu zen Iruñean, 1990ean, Miguel 'Lawyer' Gonzalez kantariaren eta Michel 'Montgomery' Remon gitarra-jotzailearen eskutik.

Euren kontzertuetan ingelesezko eta gaztelaniazko klasikoak nahiz abesti propioak jotzen dituzte. Bi disko dituzte kalean: "En directo" (1998) eta "Bluesoul" (2006). Blues jaialdi ugaritan parte hartu dute, hala nola Getxo, Elorrio, Aragoi, Tolosa eta Burlatakoan.