Booker T. Jones Bilboko BBK aretoan izango da urtarrilaren 24an

Booker T. Jones
Foto: BBK ARETOA
Actualizado: martes, 13 enero 2015 13:03
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Music Legends zikloak Booker T. Jones soul musikaren mitoaren kontzertua eskainiko du Bilboko BBK aretoan datorren urtarrilaren 24an, antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Lau Grammy sariren irabazle, Booker T. Jones (1944) Tennesseeko (AEB) musikaria da, Stax faktoriakoa. Hainbat instrumentu jotzen dituena, eta, konpositore, ekoizle eta moldatzaile gisa, Ray Charles, Otis Redding, Sam & Dave edo Eddie Floyd bezalako artista handiekin aritu da.

   Booker T. & The MG'S soul, r&b eta funk talde mitikoaren sortzailea izan zen, eta bertan organoa eta pianoa jotzen zituen. 1960ko hamarkadaren hasieran sortu zuen taldea eta berarekin batera Steve Cropper (gitarra), Lewi Steinberg (baxua) eta Al Jackson (bateria) aritu ziren.

   1992an, Rock and Roll Hall Of Fame aretoan sartu zen; 2004an 'Rolling Stone' aldizkariak garai guztietako 100 artista onenen artean 93. tokian jarri zuen; 2007an Grammy Lifetime Achievement Award saria jaso zuen eta Nashvilleko Musiciens Hall of Fame and Musseum museoan sartu zuten; eta 2009an "Potato Hole" diskoa kaleratu zuen Drive By Truckers taldearekin grabatua, 2010eko urtarrilaren 31n Disko Instrumental Onenaren Grammy saria lortuz.

   2012ko otsailaren 12an, "The Road From Memphis" diskoarekin, Pop Instrumental Onenaren saria irabazi zuen, 54. Grammy sarietan. Lan horretan, Lou Reed, Jim James (My Morning Jacket), Sharon Jones eta Matt Berringer (The National) izan zituen laguntzaile.

   2013ko ekainean, Booker T. Jonesek bere orain arteko hamargarren eta azken diskoa -"Sound The Alarm"- kaleratu zuen bere bizitza osoko diskoetxearekin, Stax Records zigiluarekin, eta gaur egun Booker T. and Band taldearekin dabil bira egiten.

   Booker T. Jones zuzenean ikusteko sarrerak salgai daude sarrerak saltzeko webgunean, BBK aretoan eta BBKren orotarako kutxazainetan. Beherapen bereziak daude Kutxabank txartelen titularrentzat. Sarreren salneurria 26 euro da, eta %20eko beherapena dago Kutxabank txartelak erabilita (bi sarrera txartel bakoitzeko).