BOSek 270 lagun baino bilduko ditu Euskalduna Jauregiko agertokian bere 90. urtemuga ospatzeko

BOSek 90 urte betetzen ditu
Foto: BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA
Actualizado: lunes, 27 febrero 2012 15:11

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) "aparteko" lan bat interpretatuko du martxoaren 8an eta 9an bere 90. urteurrena ospatzeko: Arnold Schönbergen "Gurre-Lieder". Obrak "ahalegin handia" eskatzen du, musikaren, antolakuntzaren eta ekonomiaren aldetik, eta Euskalduna Jauregiko eszenatokian 99 musikari, 165 koralista, sei bakarlari eta zuzendaria egongo dira, hau da, 270 pertsona baino gehiago.

   Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu eta BOSeko presidentea den Josune Ariztondok aurkeztu ditu prentsaurrekoan orkestraren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Bilboko Udaleko zinegotzi eta BOSeko presidenteordea den Ibone Bengoetxeak, BOSeko zuzendari nagusi Ibon Aranbarrik eta BOSeko zuzendari artistiko Günter Neuhold maisuak ere parte hartu dute aurkezpenean.

   Horrela, lehenengo aldiz interpretatuko da Euskadin Arnold Schönbergen "Gurre-Lieder", eta BOSek E. Steinen bertsioa aukeratu du. E. Steinek bere irakaslearen obra interpretatu ahal izateko tamainara egokitu zuen, Schöenbergen bertsio orijinalak 145 musikari behar baititu eszenatokian, koroez gainera. E. Stein-en bertsioa hiru aldiz interpretatu da mundu osoan, 2005. urtetik: Japongo Saito kinen Orchestrak, 2005ean; Berliner Philarminikerek, 2010ean, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak martxoaren 8an eta 9an egingo du.

   BOSen 90. irteurrena ospatzeko kontzertuaz gainera, datozen hilabeteetan, beste ekitaldi batzuk egingo dira, besteak beste, erakusketak, hitzaldi-zikloak eta emanaldi batzuk.