Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketak 4.200dik gora partaide izango ditu

Zozkatu den kartela
BILBOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 6 marzo 2013 12:50

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Guztira 4.215 lagune eman dute izena www.bilbao.net webgunearen bidez, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izan den Fernando Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketan parte hartzeko. Izena emateko epea martxoaren 1ean bukatu zen, eta sarituen zerrenda ostegun honetan ezagutaraziko da www.bilbao.net webgunearen Agenda atalean, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

"Ospakizuna" izeneko koadroaren irudia dakarten kartelen on line zozketarekin, artista kolonbiarraren erakusketak lortutako arrakasta handiarekin bat egin nahi izan du Bilboko Udalak, 166.646 bisitari erakarri baititu Arte Ederren Museora. Kopuru hau, 2011n Antonio Lopez artistari eskainitako erakusketak baino ez du gainditu, 209.531 pertsona erakarri baitzituen.

Bilboko Udalaren webgunearen bitartez zozkatuko diren kartelak, 1,18 x 1,75 metrokoak, duela aste batzuk Londres, Paris, Amsterdam, Bordele, Frantziako Tolosa, Madril eta Bartzelona bezalako hirietan Bilbo sustatzeko egindako nazioarteko kanpainatik berreskuratu dira.