Bral laukoteak "El fantasma de Matiegka" kontzertua eskainiko du bihar Arriagako Foyer-ean

Actualizado: sábado, 5 febrero 2011 13:07

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiko Foyer-ean egiten den "Gelatxoak" zikloak aurrera darrai, eta bihar Euskadiko Orkestra Sinfonikoko (EOS) kideek osaturiko Bral laukoteak "El fantasma de Matiegka" izenburuko kontzertua emango du, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Wenzeslaus Thomas Matiegkari eskainita.

Carlos Rosat (flauta), Eduardo Baranzano (gitarra), Pascal Arnaud (biola) eta Jon Larraz (biolontxeloa) musikariek osatzen dute Bral laukotea, antzoki bilbotarreko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Gitarrak arrakasta handia lortu zuen XIX. mendeko Europako aretoetan eta, hori dela eta, zenbait ganbera taldetan ere erabiltzen hasi ziren. Haien artean dago flautaz, biolaz eta gitarraz osatutako hirukotea eta musika-tresna berak gehi biolontxeloa erabiltzen dituen laukotea.

Gaur egun oso ezagunak izan ez arren, Joseph Kreutzer nahiz Francesco Molino garai hartako gitarra-jole ospetsuak izan ziren. Lehenengoari buruzko datu biografikoak ia ez dira ezagutzen; gutxi gorabehera 30 lan egin zituen ganbera musikarako, eta ustez, biolinista profesionala ere bazen, Molino bezala. Molinok hainbat obra egin zituen, gitarrarako bakarrik, biolin eta gitarrarako eta baita ganbera musikarako zenbait lan ere; biolinerako kontzertu bat, gitarrarako beste bat, eta musika-tresna hori ikasteko metodoa.

Wenzeslaus Thomas Matiegka gitarra-jotzailea, pedagogoa eta konpositorea izan zen, eta flauta biolarako eta opus 21 gitarrarako egindako "Nocturno" lana Franz Schubertek moldatu zuen 17 urterekin, laukote bihurtzeko, biolontxeloa ere sartu zuelako.