Brasilgo Trafikoko ordezkaritza batek EAE bisitatu du trafiko azpiegiturak ezagutzeko

Brasilgo eta EAEko trafiko ardiuradunak bilduta, Bilbon
HERRIZAINGO SAILA
Actualizado: miércoles, 23 marzo 2011 18:14

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Brasilgo Trafikoaren ordezkaritza batek Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) bisitatu du gaur Eusko Jaurlaritzak trafikorako dituen azpiegiturak ezagutzeko. 2014an herrialde hegoamerikarrean jokatuko den Munduko Futbol Txapelketa dela-eta, Brasilgo azpiegiturak hobetu nahi dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez.

Horrela, Ruben Queiroz Brasilgo Trafikoko zuzendariondokoak eta Valter Zanela Santa Catarinako Unibertsitateko Fundazioaren (Trafikoko eta Bide-segurtasuneko gaien inguruan Brasilgo Gobernua aholkatzen du) arduradunak egin duten bisitan Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Amparo Lopezekin egon dira Bilboko Txurdinaga auzoan dagoen Zirkulazioa Kudeatzeko Zentroa bisitatzen.

Brasilgo Trafikoko ordezkariek egindako bisita trafiko eta bide-segurtasunaren kudeaketan Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin esperientzia-trukearen alorraren baitan dago. Ordezkari brasildarrek bertatik bertara lortu dute informazioa Eusko Jaurlaritzak egindako errepideen hornikuntzaren politika berrien eta garapen informatikoaren barne dagoen trafikoaren kudeaketaren inguruan.