Burdinbidearen Euskal Museoak asteburu honetan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu

Actualizado: miércoles, 19 agosto 2015 17:40

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren asteburuan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu.

   Tren horiek Azpeitiako (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute: larunbatean, abuztuaren 22an, 12:30ean eta 18:00etan; eta igandean, abuztuaren 23an, 12:30ean.

   Era berean, abuztuan zehar, asteartetik ostiralera diesel trakziozko trenen zirkulazioak egongo dira. Azpeitiko Museotik 12:30ean eta 18:00etan irtengo dira.