Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren historiko aterako ditu asteburuan

Lurrunezko tren bat
BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA
Actualizado: viernes, 19 septiembre 2014 13:13

DONOSTIA, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu martxan asteburu honetan. Trenak Azpeititik Lasaora ibiliko dira, 12:30ean eta 18:00etan larunbatean, irailaren 20an, eta 12:30ean igandean, irailaren 21ean.

Euskotrenek jakinarazi duenez, Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Euskadiko makina tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Halaber, XIX. mendearen bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa daude ikusgai.