Burdinbidearen Euskal Museoak urtarrilaren 31n itxiko du "Tren Bidea 2012" argazki erakusketa

Museoaren garajeetan daude ikusgai irudiak
BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA
Actualizado: jueves, 24 enero 2013 12:20

DONOSTIA, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak urtarrilaren 31n itxiko du "Tren Bidea 2012" argazki erakusketa, izen bereko lehiaketa irabazi duten hiru lanak, zazpi finalistak eta beste 40 lan biltzen dituen erakusketa, hain zuzen ere.

Aukeratutako 50 lanek ikusgai jarraituko dute museoaren garajeetan egun horretara arte, eta horrela, datorren asteburua izango da trenaren mundua Euskadiren garapen ekonomiko, turistiko, kultural eta sozialarekin lotzen dituen lanak ikusi ahal izango diren azken asteburua.

Halaber, Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, urtarrilaren 31 izango da Sanagustin elkarteak fundazioarekin batera elkarlanean antolatutako "Trena eta Kultura" tailerrean eskualdeko haurrek gauzatu dituzten lanak ikusteko azken eguna. Haurren maketak museoaren harrera-lekuan daude ikusgai.