"Burnia" dantza ikuskizuna estreinatuko dute gaur Bilboko Arriaga Antzokian

"Aukeran" estreinatuko da gaur Bilboko Arriagan
ARRIAGA ANTZOKIA

BILBO, 9 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak eta Aukeran dantza konpainiak indarrak batu dituzte "Burnia dantza ikuskizuna berria egiteko. Lanaren estreinaldia antzoki bilbotarreko eszenatokian izango da, gaur, ekainaren 9an, arratsaldeko 20:00etan. Gainera, ekainaren 10ean eta 11n ere emanaldiak egongo dira, ordu berean. "Burnia" da Arriaga Antzokiaren historiako bigarren dantza ekoizpena, 2009ko maiatzean estreinatutako "Pobres bestias" obraren ostean, antzokiko arduradunek adierazi dutenez.

Bigarren dantza ikuskizun hau sortzeko, Arriaga Antzokiak Aukeran dantza konpainia eta hiru euskal sortzaile gazte izan ditu lagun: Edu Muruamendiaraz, zuzendaritzaren eta koreografiaren arduraduna; Unai Eelorriaga idazlea, gidoi originalaren egilea; Fernando Velazquez "El Orfanato" bezalako filmen soinu-banden egile ospetsua, laneko musikaren konpositorea.

Horrez gain, "Burnia" Bilboko Udal Musika Bandaren parte-hartzea izan duen lehenengo ekoizpena da, Juan Jose Ocon donostiarraren zuzendaritzapean. Ikuskizun berri honen talde sortzaileak Carlos Roo ere hartzen du barne, eszena-zuzendari bezala, bai eta Daniel Bianco ere, eszenografiaren sortzailea gisa.

Ander Errasti, Naikari Galarraga, Ioritz Galarraga, Ane Anza, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Aritz Iglesias, Nerea Gurrutxaga, Martin Barandiaran eta Helis Legorburuk dira "Burnia" obrako dantzariak. Burdinaren eta metal horrek euskal ekonomian izan duen garrantziaren aldeko omenaldi berezia da "Burnia", dantzan oinarritua.

Aukeran Donostiako konpainia bat da, eta 1997. urtetik jatorriz tradizionala duten dantza ikuskizunak egiten ditu. Beren arauetako asko desegituratu eta koreografietan dantza garaikideko kutsua gehitzen dute, euskal dantza tradizionalaren aberastasuna ahal den gehiena erakutsi, eta hizkuntza freskoagoa eta egungoagoa lortzeko asmoz.

"Lan berritzailea da, eta ez dago horrenbeste ahalegindu den beste konpainiarik. Horretarako, eta egin nahi duten edozein dantzarako, (tradizionala barne) formazioa ezinbestekoa dela badakitelako, hasieratik ballet klasikoa eta dantza garaikidea lantzen dituzte", azaldu dute.