CAF-Elhuyar Sariak banatuko dira ostegunean Elhuyar Fundazioaren egoitzan, Usurbilen (Gipuzkoa)

Actualizado: lunes, 21 marzo 2011 18:28

BILBO, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak urtero ematen dituzten CAF-Elhuyar Sariak banatzeko ekitaldia egingo da ostegun honetan Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian, Usurbilen (Gipuzkoa). 2010eko sariak banatzeko ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, kategoria bakoitzari dagozkion sariez gainera, Jose Ramon Etxebarria Bilbaori Merezimenduzko Saria emango zaio, zientzia eta teknologiaren kultura euskaraz hedatzeko egin duen lanarengatik.