Carlos Cabezas jada ez da Caja Laboraleko jokalaria eta bere tokia Devon Van Oostrumek hartuko du

Carlos Cabezas jada ez da Caja Laboraleko jokalaria
SASKI BASKONIA
Actualizado: lunes, 25 febrero 2013 18:22

GASTEIZ, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Caja Laboral taldeak Carlos Cabezas jokalari espainiarrari jakinarazi dio gaurtik aurrera ez dela talde gasteiztarreko jokalaria, "irizpide teknikoetan" oinarrituriko erabaki baten ondoren.

Saski Baskoniak bere webgunean jakinarazi duenez, Cabezasen tokia Devon Van Oostrumek beteko du, Adecco LEB Oro mailako Caceres taldean Baskoniak utzita jokatzen zuen antolatzaile ingeles gazteak, hain zuzen ere.

Devon Van Oostrumek dagoeneko egin du debuta Ingalaterrako selekzio nagusiarekin, eta Baskoniarekin Endesa Ligan bakarrik jokatu ahal izango du, Turkish Airlines Euroleague-n izena emateko epea bukatu baita.