Carlos Goikoetxea pianistak joko du bihar Arriaga Antzoki Foyer-ean, "Balio Gazteak" zikloaren baitan

Actualizado: domingo, 6 febrero 2011 13:31

BILBO, 6 Feb. (EUROPA PRESS) -

Carlos Goikoetxea piano-jotzaileak kontzertua eskainiko du bihar Bilboko Arriaga Antzokiko Foyer-ean, "Balio Gazteak" zikloaren baitan. Saioa gaueko 20:00etan hasiko da, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.

Goikoetxea Burgosen jaio zen eta Getxon (Bizkaia) bizi da egun. Familia-giroa ikusita nahiko argi zegoen musikan arituko zela -aita, zenbait osaba eta aitaren aldeko aitona musika klasikoan aritu ziren-, eta zortzi urte zituela pianoa jotzen zuen. 11 urterekin lehenengo kontzertua eman zuen Euskalduna Jauregian, eta 15 urterekin piano-jotzaile gazterik onena hautatu zuten Infanta Cristina Piano Lehiaketako Loewe-Hazen Sarian.

2009an, 18 urte zituela, "Albacete Hiria" Lehenengo Saria lortu zuen, eta horri lotuta kontzertuen bira egin zuen Espainiako Musikari Gazteen Idazkaritza Nazionalak antolatuta. Arriagako Foyer-ean eskainiko duen emanaldian, Beethovenen, Schuberten eta Lizsten piezak entzun ahal izango dira.