Cebekek dio Bizkaiko ekonomia %2,6 igo eta 8.000 lanpostu berri sortuko direla

Cebekeko arduradunak
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 12 mayo 2015 12:32

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Enpresa Konfederazioak (Cebek) %2,6ra igo du Bizkaiko Barne Produktu Gordinaren (BPG) 2015. urterako hazkunde aurreikuspena. Gainera, lurraldean 8.000 lanpostu berri sortuko direla ere aurreikusi du.

   Patronal bizkaitarrak asteazken honetan egingo duen biltzar nagusiaren harira Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Iñaki Garcinuño presidenteak adierazi du Bizkaia "suspertze ekonomikoko agertoki argi batean" dagoela, "oraindik zailtasunak" dauden arren, industriak BPGn duen garrantzia berreskuratzea "ezinbestekoa" delako.

   Hala ere, Bizkaiko patronaleko idazkari nagusia den Francisco Javier Azpiazuk ohartarazi du ekonomiaren %2,6ko hazkundea "garrantzitsua eta aintzat hartzekoa" dela, zortzi urtez krisian eta atzerapenekin izan ondoren.

   Cebeken arabera, merkatuaren hondatzea "bukatu da", nahiz eta Bizkaian enpleguaren sorreran "atzerapena" dagoen, bere egitura produktiboaren ondorioz.