Celler de Can Roca jatetxeko Roca anaiak, Bizkaiko Foru Jauregian

Foru Jauregian egin da ekitaldia
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 24 abril 2017 12:46

   BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die astelehen honetan Bizkaiko Foru Jauregian Celler de Can Roca jatetxe ospetsuko Josep, Joan eta Jordi Roca anaiei, foru erakundeak jakinarazi duenez.

   Bileran Eneko Atxa sukaldari bizkaitarra ere egon da. Atxa Bizkaiko enbaxadore gastronomikoa da, eta Bizkaia ezagutzera ematen du nazioarteko hainbat ekitalditan eta Londresen daukan jatetxean.

   Roca anaien Celler de Can Roca eta Atxaren Azurmendi jatetxeek hiruna Michelin izar dituzte, eta "The World's 50 Best Restaurants" aldizkari entzutetsuak urtero argitaratzen duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendan daude.