Children of Bodom metal talde finlandiarrak Barakaldon joko du maiatzean

Actualizado: domingo, 16 enero 2011 12:39

BILBO, 16 Ene. (EUROPA PRESS) -

Children of Bodom metal talde finlandiarrak "Relentless Reckless Forever" bere zazpigarren estudioko diskoa argitaratuko du martxoaren 8an, eta hilabete horretan bertan bere jaioterrian hasiko duen birari ekingo dio. Bira horrek Barakaldora (Bizkaia) ekarriko du talde eskandinaviarra datorren maiatzean.

Zehazki, "The Ugly World Tour 2011" bira maiatzaren 8an iritsiko da Barakaldoko RockStar Live aretora. Talde gonbidatuak "SID Machinae Supremacy suediarrak eta Ensiferum finlandiarrak izango dira. Sarrerak 32,10 euroko prezioan daude salgai Ticketmaster sarean.

"Relentless Reckless Forever" Finlandian grabatu zen, Petrax estudioetan, Matt Hyde-ren ekoizpenarekin. Diskoak hamar abesti ditu: "Not My Funeral", "Shovel Knockout", "Roundtrip to Hell and Back", "Pussyfoot Miss Suicide", "Relentless Reckless Forever", "Ugly", "Cry of the Nihilist", "Was It Worth It?", "Northpole Throwdown" eta "Party All The Time".