Clutch taldeak joko du Kristonfest jaialdiaren bigarren edizioan, Bilbon

Clutch taldea Bilbon izango da ekainean
NOISE ON TOUR
Actualizado: jueves, 14 febrero 2013 13:32

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Kristonfest jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da ekainaren 15ean Bilbon, oraindik iragarri gabe dagoen areto batean, eta antolatzaileek baieztatu duten lehen taldea Clutch da. Iaz egin zen jaialdiaren lehen edizioan, Down, Corrosion of Conformity, Eyehategod eta Church Of Misery aritu ziren talde nagusi modura, Noise On Tour kontzertu antolatzaileak gogoratu duenez.

Aipaturiko iturrien arabera, askorentzat Clutch da nazioarteko rock eszenan "errespetatuenetakoa eta forma onenean" dagoen taldea. Zenbait estilo nahasten ditu eta, bilakaera horretan, Maryland-eko (AEB) laukoteak estilo propioa sortu du, "limurtzailea, harrapatu egiten duena, riff elektrikoz betea, oinarri erritmiko oso garatuekin, ahots baxu eta indartsuarekin eta zorrotasunez eta umorez betetako letrekin".

Bilbon "Earth Rocker" diskoa aurkezten izango da laukote estatubatuarra. Lana 2013ko urtarrilean argitaratu da eta taldearen hamargarrena da. Clutch taldea aurretik ere izan da Euskal Herrian, Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren 2011ko edizioan jo baitzuen.