Co-Cities europar mugikortasun sistema ezartzeko epea martxoaren 31ra arte zabaldu du Bilbok

Actualizado: miércoles, 12 febrero 2014 14:07
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Bilbok martxoaren 13ra arte zabaldu du Co-Cities Europako mugikortasun proiektua ezartzeko epea. Europan aitzindaria den mugikortasun sistema horretako protagonista nagusiak herritarrak dira, Bilboko Udaletik adierazi dutenez.

   Bilboko Zirkulazio eta Garraio arloak eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak sustatuta, eta Bilbon Telvent enpresak garatuta, Co-Cities proiektua Bilboko Udalak herritarren zerbitzurako teknologia berrien alde egin duen apustuaren baitan dago, eta Europako 13 bazkidek osatutako partzuergo baten zati da, hala nola hiri, agintari publiko, operadore eta enpresek osaturiko partzuergoarena.

   Europako sei hiritan eman zaio irteera proiektuari, zehazki, Florentzia, Munich, Praga, Viena, Reading eta Bilbon. Proiektuak, guztira, lau milioi euro inguruko kostua du, eta kopuru horretatik Europako Batzordeak erdia jarri du.

   Co-Cities doako aplikazioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago Google Play eta Apple Store-n bitartez, eta, Bilboko zirkulazioaren, aparkalekuaren eta autobus sarearen egoera kontsultatzeaz gain, aplikazio horrekin sistema ere berriz elika daiteke, lortutako informazio zuzendu eta hobetzeko.

   Maiatzean irteera eman zitzaionetik, 1.000 pertsona inguruk deskargatu dute aplikazioa beren mugikorrean. Bilbok aplikazioaren erabilera aktiboa inplementatu nahi du erabiltzaileen 'feedback' sustatuz; horretarako, 1.000 liburuxka inguru banatuko dira Udal Zentroetan, herritarrentzako arreta bulegoetan eta unibertsitateetan; liburuxka horietan, gainera, QR kode bat jarriko da aplikazioa deskargatzeko. Probak egiteko aldia ere martxoaren 31ra arte zabaldu da.

   Ekimenaren benetako erronka kudeatutako informazioaren zehaztasun eta kalitatean datzala adierazi du Bilboko Udalak. "Herritarrek emandako datuak jasota, mugikortasun prozesuetan parte hartzen duten eragile guztietatik etorritako informazioa leku bakar batean integratzea lortzen da, zirkulazioaren baldintza aldakorren aurrean erreakzioa erraztuz eta neurriak hartu ahal izatea hiriguneetako mugikortasuna hobetzeko", azaldu du.

   Horrenbestez, Co-Cities proiektua "ahalegin teknologiko garrantzitsua da" erabiltzaileengandik datorren informazioa lehen aldiz jasotzen duelako eta informazio hori plataforma bakar batean integratzeak dakarren konplexutasuna gainditzen duelako. Plataforma horretan mugikortasunean dauden informazio iturrien gainerako datuak batzen dira: autobusen konpainia eta linea ezberdinak, TAO aparkalekuko guneak eta zirkulazioa.