El Columpio Asesino eta El Inquilino Comunista taldeek joko dute Bilboko Kafe Antzokian Aste Nagusian

El Columpio Asesino
Foto: EUROPA PRESS/PEIO IZCUE
Actualizado: martes, 2 junio 2015 13:26

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Kafe Antzokiak "oso kontzertu berezia" prestatu du abuztuaren 28rako, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusiaren barruan, El Columpio Asesino nafarrekin eta El Inquilino Comunista bizkaitarrekin. Getxoko bandak The Feelies taldearen "The Good Earth" diskoa interpretatuko du, areto bilbotarrak jakinarazi duenez.

   The Feelies "funtsezko taldea" izan zen rock independentearen garapenean, eta hainbat bandarentzat eragin garrantzitsua izan da. Horrela, El Inquilino Comunista talde getxoztarrak banda estatubatuarrari omenaldi txiki bat egitea erabaki du, eta "The Good Earth" izenburuko diskoa interpretatuko du lehen aldiz.

   El Inquilino Comunistarekin batera, El Columpio Asesino izango da Kafe Antzokiko taula gainean. Banda nafarraren rock pertsonalak "mugak gainditu ditu". "Intentsoa eta energiaz betea, egungo rock panoramako ezinbesteko erreferentzia da", adierazi dute.

   Bizkaitarren eta nafarren kontzertua abuztuaren 28an izango da, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, eta 23:00etan hasiko da. Sarrerak 15 euro balioko du, eta Kafe Antzokian bertan eta www.kafeantzokia.com eta www.ticketea.com webguneetan erosi daiteke.

   Aste Nagusiko programazioaren baitan Kafe Antzokiak iragarri duen hirugarren kontzertua izango da, Fuzz eta Angelus Apatrida ere izango baitira. Ty Segall musikariak zuzentzen duen bandak abuztuaren 25ean eskainiko duen kontzertua bakarra izango da Euskal Herri osoan, eta Angelus Apatrida Albaceteko trash metal bandak abuztuaren 27an joko du, "Hidden Evolution" disko berria aurkeztuz.