Complejo Teatral talde argentinarrak "El cordero de los ojos azules" lana aurkeztuko du Bilbon

"El cordero de los ojos azules" Bilbon
CARLOS FURMAN/ARRIAGA ANTZOKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 9 febrero 2012 12:36

BILBO 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak BBK aretoan antolatzen duen Hurbiltasun Antzokia egitarauak aurrera darrai, eta ostiralean eta larunbatean, otsailaren 10ean eta 11n, Complejo Teatral de Buenos Aires konpainiaren "El cordero de los ojos azules" izenburuko muntaia eskainiko du. Gonzalo Demariaren testua eta Luciano Caceresen zuzendaritza duen lana 20:00etatik aurrera izango da ikusgai, Arriaga Antzokiko iturriek jakinarazi dutenez.

Oraingoan, Leonor Mansok, Carlos Bellosok eta Guillermo Bertholdek antzeztuta, "El cordero de ojos azules" obrak zibilizazio eta basakeriaren, edertasun eta itsustasunaren eta arte eta hilkortasunaren arteko gatazkak planteatzen ditu. Gaur egun Argentinan egiten den antzerki onenaren adibide bat da.

Obraren sinopsiari dagokionez, 1871n izurri horiak txiki-txiki eginda utzi du Buenos Aires. Denek ihes egin dute: agintariek, magistratuek, artzapezpikuek. Margolari bat eta kanonesa bat -boto handirik egin gabe komunitate erlijioso baten parte den emakumea- katedralean babestu dira. Margolariak Santa Luziaren koadro bat margotzeko enkargua du eta, modelo egokiagorik ezean, kanonesak, bere itsustasuna gorabehera, bere burua eskainiko dio.

Hurbiltasun Antzokia programak ikuskizun original eta abangoardistak daramatza BBK aretora. Arriaga Antzokiaren programazio berri honek bere kultura-eskaintza osatzen du, bai eta 2011-2012 sasoiko programazioa ere, formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak eskainiz genero guztietan.

Guztira, bigarren edizio honetan, bederatzi ikuskizun (18 euro bakoitza), bi irakurketa dramatizatu eta pailazo ikastaro bat (dohainik) eskainiko ditu programak, urtarrilaren 25etik martxoaren 25era arte. Programaziorako sarrerak Arriaga Antzokiko eta BBK aretoko txartel-lehiatiletan, www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webguneetan, 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan eros daitezke.

Gainera, deskontu mardulak daude: %25ekoa Arriagaren lagunentzat, langabeentzat, gurpildunaulkian daudenentzat, gazteentzat eta adinekoentzat, eta %30ekoa bi sarrerentzat BBK txartel bakoitzeko.

Contenido patrocinado