Cristobal Balenciagaren omenezko "Euskadin moda zapore" erakusketa inauguratu dute Beasaingo Igartza Jauregian

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Cristobal Balenciagaren omenez 12 euskal diseinatzailek beren lanekin prestatu duten "Euskadin moda zapore" erakusketa inauguratu dute Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza Jauregian.

   Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak, Getariko Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari Javier Gonzalez Duranak eta Beasaingo alkate Koldo Agirrek inauguratu dute ofizialki erakusketa, hilabetez irekita egongo dena.

   Erakusketan parte hartzen duten zenbait diseinatzaile ere bertaratu dira inaugurazio-ekitaldira, hala nola Minimil (Ana eta Beatriz) eta Jota+Ge (Santos Chacartegui, Garbiñe Urdampilleta eta Juana Ruiz) diseinatzaileak.

   Jaurlaritzatik adierazi dutenez, "erakutsitako talentuarengatik eta sorkuntzarengatik historikoki nabarmendu den lurra dugu Euskadi, eta orain ere nabarmentzen jarraitzen du". "Euskal moda da adierazpide horietako bat. Balenciaga maisuak hasi zuen nazioarteko historia hori eta historia horren buru ere bada, eta oraingoan omenaldia egiten zaio, ideia hori Euskadik dauzkan turismo-erakargarri guztiekin uztartuta", gaineratu dute.

   Izan ere, Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal moda balioan jartzeko sustatu eta finantzatu du erakusketa. "Sortzaileen lurra dugu Euskadi, eta horrelako proiektuak, lurra turismo-helmuga gisa eta gure diseinatzaileen gaitasuna uztartzen dutenak, euskal talentu berrien bultzatzaile bihurtzen dira", nabarmendu dute.

   Zortzi modeloko bilduma Munichen eta Frankfurten aurkeztu zen, 2011ko ekainean. Ondoren beste zenbait diseinu gehitu zitzaizkion, 12 modeloko bilduma osatzeraino. 2011ko urrian erakusketa AEBetara joan zen enpresa-misio batekin batera.

   Orain, Beasaingo erakusketaren bitartez, bigarren urratsa egingo da Bilbon hasitako ibilbidean, ondoren Estatuko eta nazioarteko zenbait jomuga etorriko direlarik. Eusko Jaurlaritzaren helburua Euskadiko merkataritza eta turismoa, bere erakargarri guztiekin, Euskadiko ekonomiaren eragile bihurtzea da, betiere nazioarteko proiekzioarekin, 2010-2013ko Lehiakortasun Planak adierazitakoari jarraiki.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.