Dagoeneko 860 dira euriteen ondorioz Rio de Janeiron hildakoak

Uholdeek Rio de Janeiron eragindako kalteak
BRUNO DOMINGOS / REUTERS
Actualizado: martes, 1 febrero 2011 11:41

BRASILIA, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Urtarrilean zehar Rio de Janeiro estatu brasildarrean izandako euriteen ondorioz hildako lagunak 860 dira dagoeneko, eta desagertuak 429, agintari brasildarrek zabaldu duten azken balantzearen arabera.

Hiriei dagokienez, kaltetuena Nova Friburgo da, 416 hildakorekin, eta ondoren Teresopolis (346), Petropolis (71), Sumidouro (21), Sao Jose do Vale do Rio Preto (4) eta Bom Jardim (1), Antonio de Carvalho Polizia Zibileko Departamentu Nagusiko zuzendariak jakinarazi duenez.

Gainera, 8.777 lagunek etxebizitza galdu dute uholdeen eragindako luizien ondorioz, eta beste 20.790 pertsona euren etxebizitzetatik atera behar izan dituzte, Brasil berri-agentziak jakinarazi duenez.