Dani Matin Donostiako Kursaalean egongo da datorren azaroaren 5ean

Dani Martín, cantante de El Canto del Loco
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 9 agosto 2011 11:21


DONOSTIA, 9 Ago. (EUROPA PRESS) -

Dani Martin Donostiako Kursaalean egongo da datorren azaroaren 5ean bere bakarkako lehen diskoa aurkezteko, "Pequeño" izenekoa, izaera autobiografikoa daukana, hain zuzen ere.

Getin bultzatzaileak adierazi duenaren arabera, sarrerak Kutxan eta La Caixan egongo dira salgai. Dani Martinek, El Canto del Loco taldeko abeslaria izateagatik ezaguna, 2010eko urriaren 26an atera zuen bere bakarkako lehen diskoa. Lan hori Promusicae zerrendan lehena izan zen atera bezain laster, eta atera eta 15 egunera Platino Diskoa izatera iritsi zen.

Lehen singlea, "16 añitos" izenekoa, 2010eko abuztuaren erdietan estreinatu zen eta lehena bilakatu zen deskargetan. Bigarren singleko bideoklipa, "Mira la vida" deiturikoa, 2011ko urtarrilean estreinatu zen, eta hirugarrenarena, "Mi Lamento" izenekoa, 2011ko ekainean estreinatu zen.

2010eko azaroaren 20an La Caja Mágica birari eman zion hasiera DAni Martinek, Chupa Chupsen zaleentzako bereziki emandako kontzertu batekin. Ondoren, hainbat kontzertu eman zituen leku txikietan, horien artean Coliseum Antzokian, Razzmatazz eta Mirrorren.

Momentu hartatik aurrera, Dani Martinek Espainia osoan zehar ibiltzeari ekin zion, estatu mailako lekurik prestigiotsuenetan emanaz kontzertuak, eta datorren azaroaren 5ean Donostiako Kursaalean jotzea egokitzen zaio.