Daniel Veronesek zuzenduriko "Los hijos se han dormido" eskainiko du Bilboko Arriagak ostiralean eta larunbatean

Actualizado: jueves, 21 febrero 2013 16:51

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak "Los hijos se han dormido" antzezlana eskainiko du ostiralean eta larunbatean. Producciones Teatrales Contemporáneas konpainiak ekoiztu du Anton Chejoven "Kaioa" lanean oinarrituta dagoen eta Daniel Veronesek zuzendu duen obra.

Antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, Daniel Veronese antzerkigile, aktore eta zuzendari argentinarrak aktore talde bikain baten laguntza izan du Chejoven lanaren moldaketa honetan, hala nola Malena Alterio, Diego Martín, Miguel Rellán, Pablo Rivero edo Marina Salas aktoreena. Bertsioa Daniel Veroneserena da eta zuzendaritza-lanak ere berak egin ditu.

Daniel Veronesek El Periferico de Objetos antzerki-talde mitikoa sortu zuen 1989. urtean, eta bere esperimentazioa aktoreak eta objektuak biltzeko lanean oinarritzen da.

"Los hijos se han dormido" ostiralean eta larunbatean ikusi ahal izango da Arriagan, 20:00etan hasita bi egunetan, eta sarreren prezioak 8,50 eta 25 euro artekoak dira; Arriaga Antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.com webgunean eta 946 850 850 telefonoan erosi daitezke.