Dantza Plazetan programak dantza saioak, kalejirak eta erromeriak eramango ditu Bilbora

Dantza Plazetan aurten ere
BILBOKO UDALA
Actualizado: jueves, 28 enero 2016 17:09

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak Dantza Plazetan programaren hamabosgarren edizioa abiarazi du, euskal folklore herrikoia sustatzeko asmoz, herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza saioak eta kalejirak eskainiz. Tradiziozko dantzek zuten parte hartze handia lortu nahi da, eta dantzariek ikusleak gonbidatzen dituzte erromerian parte hartzera.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, Dantza Plazetan egitasmoaren aurtengo edizioak 51 emanaldi eskainiko ditu urtean zeharm, Deustu, Begoña, Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan. Bilboko Udalak hiriko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntza du antolakuntzan. Taldeak dira Salbatzaile Dantza Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai eta Deustuko Folklore Taldea.

   Dantza Plazetan datorren larunbatean hasiko da, urtarrilaren 30ean, hiru emanaldirekin. Eguerdiko 12:00etan, San Felicisimon (Deustu), Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak antolatuko du urteko lehen dantza-agerraldia; arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken larunbatean Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan izaten den erromeria tradizionala izango da; eta 20:30ean, Deustuko Folklore Taldeak erromeria antolatuko du Deustuko Done Petri plazan.

   Halaber, igandean, urtarrilaren 31ean, 11:30ean, 2016an bere 20. urteurrena ospatuko duen Ondalan Erraldoien Konpartsak kalejira eskainiko du Deustun.

   Gainera, Santutxuko Gaztedi Dantzari taldeak 65 urte beteko ditu eta, besteak beste, kalejira bat eskainiko du Isozaki dorreetatik Casilda Andrearen parkeko pergolaraino, ekainaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Kalejiran taldetik pasatu diren belaunaldi ezberdinetako hainbat dantzarik parte hartuko dute.

   Bestalde, Larrain Dantza izango da aurten ere Areatzan, ekainaren 11n, eta uztaileko larunbat arratsaldeetan dantza saioak izango dira Areatzan. Dantza Plazetan programak umeentzat txoko bat ere badu, eta otsailaren 13an Begoñako Barrutiko zenbait plazatan eta ekainaren 19an Basurtuko Aita Donostia plazan umeen dantza agerraldia izango da.