Darren Price dj eta ekoizle britainiarra izango da bihar Guggenheim Bilbao Museoko "Art After Dark" egitarauan

Darren Price
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: jueves, 13 enero 2011 17:09

BILBO, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -

Darren Price dj eta ekoizle britainiarra izango da 2011ko lehenengo "Art After Dark" egitarauko izarra bihar gauean (ostirala) Guggenheim Bilbao Museoan. Pricek nazioartean ospe handia du, Underworld musika

elektronikoko taldearen disko ugari nahastu baititu, Sony Playstation etxearen bideo-jokoetarako musika sortu baitu eta Japoniako izar Tomoyasu Hoteiren abestiak ekoitzi baititu, besteak beste. Pricek bere ibilbidearen arrakasta handienak jarriko ditu bihar gauerditik aurrera museoko atrioan.

Museo bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, gainera, "Art After Dark" ekitaldiaren emanaldi honetan Bilbon bizi den Arne Ömblus estoniarrak ere parte hartuko du. Euskal musika elektronikoan ospe handia du Ömblusek, eta hamar urte dj lanetan ibili ondoren Une Label diskoetxea sortu du. Bada, diskoetxe horrek nazioartean ere kaleratzen

ditu lanak eta hainbat profesionalek goraipatu dute, hala nola Steve Bug-ek eta Cocoon sendikoek.

"Art After Dark" egitarauaren urteko lehenengo saiora datozenek aldi baterako bi erakusketa hauek ikusi ahal izango dituzte: "Urrezko Aroa: Stadël Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura" eta "Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea". Era berean, "Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak" aurkezpena ere izango da, museoaren bildumaren lanek soilik osatzen dutena.