Datorren irailaren 1ean abiatuko da Euskal kontsumitzaileen eskubideen babesa bermatuko duen Kontsumobide institutua

Actualizado: martes, 12 julio 2011 19:14

BILBO, 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

Datorren irailaren 1ean abiatuko da kontsumitzaileen eskubideak babestea xedea duen Kontsumobide institutua, gaur bertan onartu baititu Eusko Jaurlaritzak erakunde hau eratzeko oinarrizkoak diren bi dekretuak.

Honen helburua gero eta zorrotzagoak diren gizarte-beharrei modu eraginkorragoan erantzutea da, batez ere kontsumoaren alorrean berezko zeharkakotasuna kontuan hartuz.

Gobernu Batzordeak onartutako dekretu biei dagokienez, batak Kontsumobideren egitura eta antolaketa arautzen du eta besteak, berriz, gizabaliabideen nahiz bitarteko materialen esleipenaren baldintzak finkatzen ditu.

Kontsumobideren sorrerak, egungo Kontsumo Zuzendaritzaren desagerpena dakar, izatez, hala, Institutu berria erakunde autonomo gisa eratzen da, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikituta baina bere helburuak lortzeko berezko nortasun juridikoa eta gaitasun osoa dituelarik.