David Hockneyren erakusketak 200.000 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoan, ixteko astebete falta denean

David Hockneyren hiru lan
Europa Press
Actualizado: viernes, 16 febrero 2018 12:56

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Dagoeneko 200.000 pertsona inguru izan dira Guggenheim Bilbao Museoan "David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1" erakusketan, 2017ko azaroaren 10ean ireki zenetik. Erakusketa otsailaren 25ean itxiko da 105. aretoan, artelanak kentzeko eta "Esther Ferrer: elkarri lotutako guneak" erakusketako lanak ipintzeko. Erakusketa hori martxoaren 16an irekiko da.

Halaber, Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi duenez, egunotan museora hurbiltzen direnek aukera izango dute "Henri Michaux: beste aldea" eta "Artea eta espazioa" erakusketez gozatzeko.

Horrezaz gainera, "Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak" aurkezpena eta Amie Siegel artista estatubatuarraren "Negua" bideoinstalazioa ikusteko parada izango dute.