David de Jorge sukaldariak "munduko hanburgesarik handiena" prestatuko du Bilbon ekainaren 18an

Erronka erraldoia du David de Jorgek
PROYECCION TALDEA
Actualizado: miércoles, 8 junio 2011 19:08

BILBO, 8 Jun. (EUROPA PRESS) -

David de Jorge sukaldariak "munduko hanburgesarik handiena" prestatzeko asmoa du ekainaren 18an, larunbata, Bilbon, zehazki, Areatzako Pasealekua, egun horretan "estalperik gabeko sukalde erraldoian bihurtua".

De Jorgeren erronka ezagutu bezain laster, Zazpi Kaleetako Elkarteak sukaldariari laguntza eskaintzea erabaki zuen. Gainera, Kalitatea Fundazioak Euskal Okelako 400 kilo dohaintza emango du eta Caritas Bizkaiak anoen banaketaz arduratuko da.

Horrekin batera, Amstel-ek garagardoa oparituko du edateko eta Arabar Errioxako Lapuebla de Labarca herriak urteko ardoa ekarriko du. Gaur egun David de Jorgek lan egiten duen ETB ere ekintzaren laguntzailea da.

Hanburgesak sekulako neurriak izango ditu: 15 metro karratuko azalera, 400 kiloko pisua eta 2,5 zentimetroko lodiera. Sukaldariak 4.000 bat anoa ateratzea espero du, eta anoak ogiarekin batera banatuko dira euro baten truke. Lortutako diru guztia Caritas Bizkaiari emango zaio.

Haragia prestatzeko neurrira egindako parrilla berezi bat erabiliko da, bost metroko luzerakoa eta hiru metroko zabalerakoa. Areatzako Pasealekura eramateko kamioi bat erabiliko da eta garabi-beso bat beharrezkoa izango da bere lekuan jartzeko eta okelari buelta emateko.