Dbusek zerbitzu berezia jarriko du larunbatean Anoetara joateko, Reala-Espanyol partida dela eta

Actualizado: miércoles, 16 abril 2014 13:02

DONOSTIA, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Dbus konpainiak autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren larunbatean, apirilaren 19an, Realak eta Espanyolek arratsaldeko 20:00etatik aurrera Anoetan jokatuko duten partidara doazenentzat.

Zehazki, Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 19:00etan hasiko dir FT zerbitzu bereziak, hiriko puntu ezberdinak Anoeta estadioarekin lotuz. Partidaren ostean ere zerbitzu bereziak izango dira auzoetara itzultzeko.