Deba ibaian arma zuriz egindako zauriekin aurkitutako gizonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 16:45

DONOSTIA, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Unitateak zabalik mantentzen du ikerketa joan den larunbatean 46 urteko gizon baten gorpua Deba ibaian erreskatatu ostean, Bergaran. Larunbatean bertan zehaztu ahal izan zen moduan, arma zuriz egindako hainbat zauri zituen gorpuak, eta sumario sekretua dekretatu zuen epaileak ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera.

Informatu zen moduan, joan den larunbateko 13:00ak aldera, Bergarako Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi zion Deba ibaian gorpu bat aurkitu zela, Bergarako San Antonio kalearen parean. Berehala, Ertzaintzaren hainbat patruila, Osakidetzako ZIU unitate mugikor batekin eta suhiltzaileekin batera, lekura joan ziren; suhiltzaileak erreskatatu zuten gorpua. Lehen ikerketen arabera, Bergaran bizi zen 46 urteko gizon batena zen ibaian aurkitutako gorpua.

Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zen gorpua eta beharrezko eginbide judizialak hasi ziren, sumario sekretua dekretatuta. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du heriotzarekin erlazionatutako guztia argitzeko.