14 mendi ibilaldi aukera Aizkorri-Aratz parke naturalean

Actualizado: miércoles, 5 agosto 2015 15:21

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   Debagoiena Turismoak 14 mendi ibilaldi proposatzen ditu Aizkorri-Aratz parke naturalean, "Aitzorrotz inguruak", "Uraren bidea", "Kurutzebarriko itzulia", eta "Larrez larre" izenburuekin bataiaturikoak, besteak beste. Aizkorri-Aratz Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) mendirik gailurrenak eta pagadirik zabalenak biltzen dituen parke naturala da.

   Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.

   Bestetik, kareharriaren nagusitasuna oso nabarmena da, hari loturiko paisaia eta egiturak, mendikatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoak direlarik. Lurpeko uren zirkulazioak, esaterako, galeria-sare handiak sortu ditu. Bestetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak gordetzen duen kultura ondarea ere aipagarria da.

   Hala, lehen mailako erlijio gunea den Arantzazuko Santutegia, monumentu megalitikoak, ikazkintza eta abeltzaintzarekin loturiko hainbat egitura bertatik bertara ezagutzeko aukera dago. Edonola ere, eremuaren zabalera kontuan izanda, paisaien konplexutasuna eta haren erabilera ezberdinak oso agerikoak dira.

   Hamalau ibildieei buruzko informazioa parke naturaleko www.gipuzkoamendizmendi.net/ibilbideak/ webgunean eta 943782894 telefono zenbakira deituz lortu daiteke.