Desgaitasuna duten pertsonek kudeaturiko hirugarren supermerkatua, Gasteizen

Gureak eta Eroskik Gasteizen irekitako bigarren supermerkatua
EROSKI
Actualizado: martes, 21 febrero 2017 17:13

GASTEIZ, 21 (EUROPA PRESS)

Desgaitasunen bat duten pertsonek erabat kudeaturiko hirugarren supermerkatua irekiko dute Gureak enpresak eta Eroski kooperatibak, Gasteizen. Saltoki berria Manuel Iradier kaleko 78an egongo da, arratsalde honetan inauguratuko da eta 11 langile izango ditu.

Eroski/City frankizia erako supermerkatuak 450 metro koadroko salmenta aretoa izango du, eta bertan, 3.500 produktu sorta eskainiko du, batzuk marka liderrenak, beste batzuk marka propiokoak eta beste batzuk tokiko ekoizleenak. Gainera, eskaintza zabala izango da janari freskoetan -batez ere, sasoiko eta tokiko fruituena eta barazkiena-. Halaber, dendak labe propioa izango du egunero ogi eginberria izateko.

Horrelako ezaugarriak dituen bigarren supermerkatua izango da Gasteizen, 2016ko irailean beste bat inauguratu baitzuten Askatasunaren etorbidean. Bertan 14 langile daude ari dira.

Langileak, senideak eta Eroskiren Bezero Bazkideak izango dira Gasteizko supermerkatu berriaren inaugurazioan, arratsaldeko 19:00etan. Era berean, han izango dira Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Marian Olabarrieta Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Gureak enpresako eta Eroskiko ordezkariak. Jende guztiarentzat asteazkenean irekiko da, 09:00etatik 21:00etara.

Enrique Martinez Eroskiren frankizien zuzendariak gogoratu du duela urte eta erdi abiarazi zutela berrikuntza sozialeko ekimen aintzindari hau, "gehiago hedatuko genuen itxaropenarekin". "Aurreko bi esperientzien balantze positiboa egin dugu eta horrek erakusten du gure denda frankiziatuen eredua lehiakorra dela eta ekintzaileekin, kooperatibekin eta ekonomia sozialean diharduten enpresekin batera ari gaitezkeela gure ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzeko orduan eta gizarteko enpleguen aniztasuna zabaltzeko orduan", esan du.

Bestalde, Iñigo Oyarzabal Gureak enpresako zuzendari nagusiak adierazi du enplegua sorrarazteko "eredu sendotua" dutela desgaitasuna duten pertsonentzat, eta horrek garapen pertsonalerako eta profesionalerako aukera berriak ekartzen dituela laguntza premia handiena dutenentzat. "Eroskiren frankizia eredua ederto egokitzen da gure beharretara, eta modua ematen digu jendearekin harremanak izanez lan egiteko. Publikoarekin zuzeneko harremana izatea ahalbidetzen digu eta, aldi berean, pertsona guztiak lanerako gaitasunak ditugula erakusteko aukera paregabea eskaintzen digu", azaldu du.