Deusto Business Schoolen Astea ospatuko da datorren astean

Actualizado: sábado, 22 noviembre 2014 11:43

BILBO, 22 Nov. (EUROPA PRESS) -

Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Deusto Business School Astea antolatu du aurten ere, azaroaren 24tik 27ra. Ekimena "aukera ezin hobea" izango da etorkizuneko unibertsitateko ikasleak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduaren arlo desberdinetara hurbiltzeko.

Deustuko Unibertsitateko Bilboko eta Donostiako campusek hainbat jarduera antolatu dituzte Batxilergoko ikasleentzat, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua Deusto Business Schoolen ikasteak zer esan nahi duen ikusteko. Zenbait lantegiren bidez, etorkizuneko unibertsitateko ikasleak "modu praktiko eta dinamikoan" hurbilduko dira marketinaren, finantzen, nazioarteko kudeaketaren eta giza baliabideen arloetara.

Deusto Business School Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritzako Eskola da. Hainbat heziketa programa eskaintzen ditu, zuzendarien etengabeko ikaskuntzaren bidelagun direnak bizitza pertsonalaren eta profesionalaren garaietako bakoitzean.

Bi campus ditu, Donostian bata eta Bilbon bestea, eta hirugarren egoitza bat Madrilen, Executive prestakuntzarako. Titulu ugari eskaintzen ditu, izen handikoak, 1916an hasitako ibilbideari jarraituz. Ia 100 urteko ibilbide horretan, enpresako milaka zuzendariei eskaini die prestakuntza, kalitatea eta bikaintasuna oinarri hartuta.

Gaur egun, Deusto Business Schoolen helburua da "Management" arloko heziketa berritzea eta XXI. menderako eguneratzea, eta gaur egungo negozio inguruneak eskatzen duen zuzendaritza eskola garatzea.