Deustuko Unibertsitateak Etika Aplikatutako Zentroa aurkeztuko du bihar Donostian

Actualizado: lunes, 4 abril 2011 14:45

DOONOSTIA, 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitateak Etika Aplikatuko Zentroa (EAZ) aurkeztuko du bihar Donostiako campusean. Zentro berriaren xedea da gizarte-erantzukizuna eta justizia sustatzea, etika gizarte, politika eta ekonomiaren esparruetara eramateko aukera berriak ikertuz, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Aurkezpena goizeko 11:00etan izango da Donostiako campuseko Areto Digitalean eta bertan, zentroaren helburuak, taldekideak, egindako bidea eta eskaintzen dituen ikerketa, aholkularitza eta irakaskuntza zerbitzuak aurkeztuko dira, Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Master berria bereziki.

Saioan hitz egingo dute Jaime Oraa Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Jose Mª Guibert Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendariak, Xabier Barandiaran Gipuzkoako Foru Aldundijo diputatu nagusiaren Kabineteko burua eta "Gipuzkoa balioak" programaren arduradunak eta Kepa Korta Donostiako Udaleko Plan Estrategikoaren Bulegoko zuzendariak.