Diputazioak doako autobus zerbitzua ipini du San Inazio egunean Gorbeiara igo nahi dutenentzako

Actualizado: viernes, 22 julio 2011 15:37

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Nekazaritza Departamentuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak San Inazio egunean, uztailaren 31an, Gorbeiara igotzeko doako autobus zerbitzua antolatu dute. Edozein ibilgailuren pasua debekatuko da, baita txabolen edo eta aterpetxeen jabeei ere, doako autobusekin ingurugiroa babestea eta zirkulazio arazoak ekiditea lortu nahi baita.

Zerbitzu honen arrazoia San Inazio bezalako egunetan Gorbeian jasaten den trafikoak Parke Naturalari eragiten dion egoera hobetzeko beharra da. Bereziki Arratian eta Parke Naturalaren inguruko herrietan gurutzera arte igotzeko ohitura handia baitago.

Bizkaiko Foru Aldundiak ohiturazko igoera honen ondorioz naturari eta bere baloreei gaizki ez egiteko antolatu du dispositibo hau. Helburu horrekin Parkean kanpatzearen debekuarekin jarraituko da, araudian jasotzen den bezala.

Horrela, ziurtasun eta sartzeko erraztasuna dela eta, itxi egingo dira Gorbeiako parkingak. Hori dela eta, autoak Areatzako parking pribatuetan uztea gomendatzen da eta busez igotzea Pagomakurrera arte.

Gorbeibusa, horrela deitzen da duela hiru urte martxan jarritako zerbitzua, goizeko 7.00etatik arratsaldeko 19.30ak arte egongo da erabilgarri etengabe, igotzeko eta jaisteko zerbitzua egun osoan zehar eskainiz.