Diseinuari buruzko pelikulak izango dira ikusgai bihar eta etzi AlhondigaBilbaon

Actualizado: miércoles, 23 marzo 2011 11:27

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiak diseinuari buruzko pelikulen ziklo bat antolatu du AlhondigaBilbao zentroko Golem zinema-aretoetan, interesa dutenei azken urteetan zineman egin diren lau dokumetal hoberenetarikoak ikusteko aukera emanez. Pelikulak jatorrizko bertsioan emango dira, bihar eta etzi, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Horrela, bihar, 20:00etan hasita, Gary Hustwit-en "Helvetica" ikusi ahal izango da. Tipografiaren inguruan eta horrek gure bizitzan duen eraginaz mintzatzen da. "Helvetica" historian gehien erabili izan den letra mota oinarritzat hartuz, dokumentalak munduan eragin handia duten hirietatik ibilbidea egiten du, gaur egun pertsonek eta 1957. urtean sortutako tipografiak nola elkarri eragiten dioten erakutsiz, eta nola tipografia motak maite eta gorroto duten diseinatzaile ospetsuei ahotsa ematen dien.

Egun berean, baina gaueko 22:00etan, "Typeface" dokumentala emango dute. Ikus eremuko kultura, teknologia eta diseinu grafikoaren inguruko lana da, eta ohiko artisau teknikak diseinu garaikidearekin duten bateratasuna arakatzen du. Winconsingo (AEB) nekazari herri txiki bateko gaur egungo eta iraganeko urtzaile motetatik ibilbidea egiten du, kulturaren babesa, nekazal berpizkundea eta Ipar Ameriketako diseinu grafikoaren leinua pertsonifikatuz. Filma, Justine Nagan-ek zuzendua, lanbide eta teknologien desagerpenaren azterketa da, eta gaur egun garai digitalean duen kokapenaz.

Zikloak ostiralean izango du jarraipena, 19:00etan hasita emango den "Logorama" lanarekin. François Alaux, Herve de Crecy eta Ludovic Houplain-ek 2010. urtean animaziozko film labur onenaren Oscar saria jaso zuten proposamen bisual honekin. Pelikulan publizitateak bizitza du eta unibertsoaz jabetzen da. Mundua logoz eta publizitate mezuz betea birsortzen du, non gure egunerokoa igarotzen den, kontziente izan gabe. Umore, sarkasmo eta dramatismoz betea. Animazio teknikaz sortua, koloreduna eta oso arina da "Logorama".

Azkenik, 19:30etan, "Objectified" dokumentalarekin bukatuko da diseinuari buruzko pelikulen zikloa. Diseinatzaile industrial ospetsuenekin hizketa garatzen da dokumentalean, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektuak sortzerakoan jarraitzen duten sormen prozesuaren inguruan, hain zuzen ere. Gary Hustwit-ek, produktuak ikertu, balioztatu eta berriro asmatzerako orduan, sormenak gure bizitzan eragiten duen inpaktua aztertzen du.

B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival diseinu kontzeptualaren jaialdia da, Bizkaian eta Euskadin diseinua sustatzeko asmoarekin antolatua. Ekimen honen xedeak, nazioarteko diseinu lehiaketa baten inguruan, nazioarteko diseinatzaile eta arkitektoen eta Euskadiko ekoizleen arteko erlazioak bultzatzea eta euskal diseinua nazioartean ezagutaraztea dira.

Jaialdia gaurtik ostiralera burutuko da. AlhondigaBilbao izango da hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta beste hainbat ekitaldi egiteko egoitza nagusia izango da, nahiz eta jaialdia bukatu ondoren hainbat jarduera paralelo egongo diren Bilbo osotik.

Bilbao Bizkaia Concept Design Awards Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta Bilbao Metropoli 30k koordinatzen du zenbait erakunderen lankidetzarekin: CEBEK, Bilboko Merkataritza Ganbera, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), BEAZ, Bizkaia Xede, AlhóndigaBilbao, Bilbao Dendak, EIDE (Euskadiko Diseinugileen Elkartea), HABIC (Habitat eta Instalazioaren Euskadiko Klusterra eta Contract erakundea) eta Golem zinema-aretoak.