DJ Hell, Carlos Bayona DJ eta Fetén ostiral honetan izango dira Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark saioan

DJ Hell
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: viernes, 28 abril 2017 13:23

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark saioa eskainiko du ostiral honetan, apirilaren 28an, eta protagonistak DJ Hell, Carlos Bayona DJ eta Fetén izango dira. Gainera, saioa PreFANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren aurrerapen egitarauaren baitan dago, eta Rosemary Myers zuzendariaren "Girl Asleep" filma ere eskainiko du, 20:00etatik aurrera. Sarrerak doan eskuratu ahal dira museoaren txarteldegian eta webgunean, museoaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Helmut Geier (DJ Hell) 1985ean Alemanian house musika jarri zuten lehenetakoa izan zen. Bere ibilbidearen unerik gailenena Bryan Ferryrekin batera "You Can Dance" sortu zuenekoa izan zen. 1996an International Deejay Gigolo diskoetxea sortu zuen, eta antzeko artistak erakarri zituen berehala, besteak beste, Fischerspooner, Vitalic, Miss Kittin & The Hacker, Tiga, Pet Shop Boys, Jeff Mills eta Dopplereffekt. DJ Hell 00:00etatik aurrera ariko da, beti bezala, Atrioan.

Ordu bat lehenago, 23:00etan, Carlos Bayona DJ bartzelonarraren txanda izango da. Bere burua "pop musikaren eta musika elektronikoaren alderdi guztien batasunaren freak" gisa definitzen du. Halaber, 22:00etatik aurrera, Fetén (lehen La Indieteca DJ) Panorama sustapen etxeko sortzaile, manager eta programatzailearen saioa izango da.

Bestalde, saioa hasteko, 20:00etan, Rosemary Myersen "Girls Asleep" filma proiektatuko da. Pelikula jatorrizko bertsioan emango da, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.